viernes, 26 de noviembre de 2010

DINOSAURIOEN MUNDUA

DINOSAURIOEN MUNDUA

Gaur goizean goizetik LH1.ko ikasleak gure gelara etorri dira. Beraiek egindako dinosaurioen munduko maketa bat ikustera joateko esan digute. Egiten ari ginen lanak bertan bera utzi eta poz pozik abiatu gara haien geletara. Bi geletako maketak ikusi ditugu. Asko ikasi dugu: dinosaurio desberdinen izenak, bakoitzak zer jaten duen,...
Asko gustatu zaigu baina ikara pixka bat izan dugu horrenbeste dinosaurio ikusita.

Gure eskola artistaz beteta dago!!! Lehengoan Egipto, gaur dinosaurioak. Hurrengo gonbidapena noizko?














No hay comentarios:

Publicar un comentario