viernes, 26 de noviembre de 2010

DINOSAURIOEN MUNDUA

DINOSAURIOEN MUNDUA

Gaur goizean goizetik LH1.ko ikasleak gure gelara etorri dira. Beraiek egindako dinosaurioen munduko maketa bat ikustera joateko esan digute. Egiten ari ginen lanak bertan bera utzi eta poz pozik abiatu gara haien geletara. Bi geletako maketak ikusi ditugu. Asko ikasi dugu: dinosaurio desberdinen izenak, bakoitzak zer jaten duen,...
Asko gustatu zaigu baina ikara pixka bat izan dugu horrenbeste dinosaurio ikusita.

Gure eskola artistaz beteta dago!!! Lehengoan Egipto, gaur dinosaurioak. Hurrengo gonbidapena noizko?














viernes, 19 de noviembre de 2010

EGIPTO EZAGUTU DUGU

EGIPTO EZAGUTU DUGU!!!!
Atzo, LH4.ko ikasleek haien gelara joateko gonbidapena luzatu ziguten. Gaur, haiek egindako Egiptoko maketa ikustera joan gara. Bertan, Egipto nolakoa izan zen ikusi dugu eta zibilizazio honi buruzko azalpen bat eman eta kanta bat abestu digute. Sarkofagoaren barruan momia bat sartu dute eta...ezetz jakin non izan duten ezkutatuta Cleopatra? tenploaren azpian noski!!!













Asko gustatu zaigu, benetako artista batzuk zarete eta lan handia egin duzuela agerian dago. Hurrengo gonbidapena noizko? gu berriro joateko irrikitan gaude.