miércoles, 22 de diciembre de 2010

viernes, 17 de diciembre de 2010

GABONAK; GABONAK!

Laster Gabon Jaiak dira eta gu, badaezpada, hasi gara prestatzen; Gabonetako Jaialdia ospatu dugu eta aurten guk lehenengoz parte hartu dugu bertan; ikuskizuna polita izan da baina ez da lan erraza izan, luzaroan entsaiatzen ibili gara, lehenengo mailaka, gero zikloka, ondoren guztiok batera; den dena prest izan dugu! baina kantxara joan eta guraso guztiak han ikusi ditugunean... ke nerbios!Txarrena ez da hori izan eszenatoki dotorera zuzendu begiak eta nor egongo bertan eta gure Olentzero!!! Andereñori galdetu diogu ia zertan zegoen han, eta erantzuna gu ikustera etorri dela! Mas nerbios! Bueno, abestera irten eta joan gara lasaitzen ; Begira!

jueves, 16 de diciembre de 2010

Eskola berria!

Eskola berria oso polita da; Bertan eskolako gaztetxoenak gaude; Haur Hezkuntzako fitxajeak!!! Gainera, maila bakoitzak bere kolorea du, urte bikoak horiak dira, hirukoak gorriak, hh4koak urdinak eta Hh5ekoak berdeak. Begira gure gela!






Psikomotrizitate gela, ingeleseko gela, musika gela, jantokia... guztiak berri-berriak eta... guretzat!!! Maisu maestrak ere aurten berriak...horiek ere guretzat, ezin gara kexatu, urduri jartzen hasia nago!!!








Eraikuntza batetik bestera ere ibiltzen gara; han handiagoak daude; Lehen hezkuntzakoak, eta sarritan gonbidatzen gaituzte euren lanak ikustera, batean Egipto, bestean dinosaurioak!!





HAU DA HAU ESKOLA!!!










Aurkezpena


Gu HH4 urteko txikiak gara, bueno ez hain txikiak, ertainak; azkenean etorri gara eskola berrira; zelako gustura gauden hemen denok elkarrekin txiki-txikiak, txikiak, ertainak, handiak, handiagoak...!